viernes, 8 de junio de 2012

miércoles, 23 de mayo de 2012

SARRERA:BASERRIKO ANIMALIAK

Orain basrriko animaliei buruz hitz egingo dizuegu,hauek oso garrantzitsuk dira eta.
zehatz mehatz esanda; ahuntzari,behiari,ardiari eta oiloari buruz. Espero dugu gustatzea.

BEHIA

Behia (emea) eta Zezena (arra) bobidoen familiako ugaztun belarjale ungulatua da (Bos taurus), aspaldi etxekotua. Euren balio ekonomikoa dela-eta ustiatzen da, bereziki honakoak ateratzen direlarik:
  • Haragia
  • Esnea
  • Larrua
  • Zama animalia gisa.
Euskal Herrian ardi eta txerriekin batera abererik erabilienak dira. Herri batzuetan, India, adibidez, animalia sakratuak dira. Munduan gaur egun 1.300.000.000 behi daudela estimatzen da.
Carolus Linnaeus izan zen espezie izendatzen lehena eta hiru espezie ezberdin identifikatu zituen: Bos taurus, Bos primigenius eta Bos indicus. Gaur egun bigarrena desagertua dago eta orokorrean batu egin dira espezie trinomial bakar batean: Bos primigenius taurus izenekoa.


AHUNTZ ASPIGORRIA




Ahuntz azpigorria Euskal Herriko bertako ahuntz arraza bat da. Ahuntzen arraza talde hau Piriniar ahuntzen familiakoa da, eta baita, nahiz eta neurri txikiagoan izan, Guadarramako ahuntz arrazaren familiakoa ere. Arraza hau Pirinioetakoa den ahuntzen mota bat da, eta bertako ahuntzainek aspalditik zaindu izan dute. Dena den ahunzt azpigorriak Pirinioetako bere senidekin berezko berezitasunak dauzka, hala nola tamainaz txikiagoa izatea, ilaiaren kolorea eta abarrekoak. Zenbait adituentzat ordea azpigorria ez da arraza bat eta Pirinioetako ahuntz arrazan sartzen dute zuzen.
Gizakiek erabiltzen ditu, besteak beste, esnea eta gazta egiteko.

EGILEA:ALAZNE

ARDIA

Ardia, (Ovis aries) etxekotu eta eskuratu izanaren ondorioz, bere generoko espezierik ugariena da.
Ardiaren erabileren artean lau daude bereziki garrantzitsuak:
  1. Artilea: hau izan zen lehenengo erabilera etxekotzearen ondoren. Ardiaren ilearekin artilea egin eta jantzigintzan erabiltzen da.
  2. Esnea: Euskal Herrian oso erabilia ardi gazta egiteko. Ardi Latxaren esneaz Idiazabal gazta egiten da. Erronkariko gazta eta Iparraldeko gasnak ere ezagunak dira.
  3. Haragia: bereziki arkumeak erabiltzen dira haien haragia xamurragoa delako.
  4. Larrua: ardien larruarekin jantziak egiteaz gain, botak ere egiten dira.
Ardiaren erabilera ekonomikoaren ondorioz, eta Nazio Batuen Janari eta Nekazaritza (FAO) zerbitzuak emandako datuen arabera, 2003an 1.073.000.000 ardi zeuden munduan. Haietatik 143.800.000 ale Txinan eta 99.500.000 Australian. Europar Batasunak 106.600.000 ardi zituen txosten hari kasu eginez gero.
Ardiaren etxekotzea Ovis orientalis espezietik etorri omen zen. Hura Turkia eta Irango mendietan bizi da. Hainbat aztarna aurkitu dira Iraken K.a. 9.000. urtekoak eta haiei ADN analisia eginda gaur egungo ardien antzekoak zirela ondorioztatu dute.
Euskal Herrian artzaintza indar handiko aktibitatea izan da. Haren lekuko bertan mantendu diren bertako ardien arraza ugari.

Nerea Sarriugarte

OILOA

Oiloa (emea) edo oilarra (arra)  hegazti etxekotua da, hegan egiten ez duena, moko sendoa, gandor gorria eta luma ederrak dituena. Mundu osoan hedatua dago.
Sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarra da, emea oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena, oilaskoa eta kume jaioberria txita.
Orain dela 5.000 urte inguru etxekotu zen. Indian eta Birmanian bizi den bankiba basoilotik datorrela uste da, Indiakoak baitira oilo etxekotua aipatzen duten idatzirik zaharrenak, eta zabaldu ere handik zabaldu zen Persiara, Mesopotamiara eta handik erromatarren bidez Europara. Mundu guztian zabaldua dago gaur. Artoa, garia eta beste hainbat labore-hazi janez elikatzen da. 21 egun behar izaten ditu txitoak arrautzatik ateratzeko; eta handik hiru hilabetera gai izaten da arrautzak erruten hasteko. Garrantzi handia du gizakiaren elikaduran, jateko onak baitira haren haragia eta egiten dituen arrautzak. Oilategi handietan hazten da gaur leku askotan. Oilo aldaera berriak ere sortu dira eskaeren arabera.


Miren Samper
Fitxategi:Rooster04 adjusted.jpg

SARRERA

Orain animali aurre-historikoei buruz hitzegingo dizuegu, eta gainera oso handiak dira gehinak.

TALDE GUZTIA

viernes, 11 de mayo de 2012

MADMUT

Mammuthus generoko ugaztun familia Proboscidea Elephantidae, normalean mammoths bezala ezagutzen desagertua da. Existitu Duela 3700 urte arte, duela 4,8 milioi urte buruz Pliocene garai (Late Neogene), Pleistozeno eta Holocene (Kuaternarioko). Dira deskribatutako espezie askoren, iledunak Mamut guztiak ezagunenetakoa izanik. Ipar Amerika, Eurasia eta Afrika mammoths fosilak aurkitu dituzte.

DINOSAURUAK

Dinosauroak (grezieraz δεινόσαυρος, musker izugarriak) animalia talde bat dira, superordena biologiko bat osatzen dutenak. Gaur egungo hegaztiak dinosauroen ondorengoak direla uste da, eta horregatik hauekin batera klasifikatzen dira. Dinosauro hitza edozein historiaurreko narrasti deskribatzeko erabiltzen da kasu askotan, pterosauro hegalariak, itsasoko iktiosauro eta plesiosauroak..., nahiz eta ez izan dinosauroak.
Dinosauroak Triasiko aroaren erdialdetik Kretazeoaren amaiera arte ugaritu ziren (duela 210-225etik, 65 miloi urterarte), noiz gehienak, hegaztiak ezik, galdu egin ziren. Hipotesi asko dagoen arren, onartuena meteorito batek lurra jo zuena da (Chicxulub talka).
Hala ere baliteke guztiz desagertu ez izana. 1861an aurkitu zen Archaeopteryxak dinosauroen eta hegaztien arteko harreman bat zegoela esaten zuen. Archaeopteryx, era berean, oso antza handia zuen Comsognathus izeneko dinosauro predatzaile txikiarekin. Hortik aurrera Theropoda ordena hegaztien arbasoak direla teorizatu da. Gaur egungo paleontologo gehienen ustez hegaztiak bizirik dauden dinosauro bakarrak dira eta horietarik batzuen arabera dinosauroak eta hegaztiak klase bakar baten barruan bildu beharko lirateke. Horietaz gain, gaur egun bizirik dauden animalien artean krokodiloak dira dituzten gertuko senide bakarrak. Dinosauroek, krokodiloek eta hegaztiek Archosauria taldea sortzen dute, Permiarraren bukaeran agertu zen narrasti mota bat da.Triasikoan nahiko ohiko bilakatu zena.

JON GANDIAGA

miércoles, 2 de mayo de 2012

SARRERA

Konpainia-animalia edo maskota-animaliak etxebizitzetan jolasgarri edukitzen diren animaliak dira. Beste animalien aldean bereizteko, konpainia-animaliak pertsonak bizi diren etxe berean bizi ohi dira (abereak, ordea, ikuilu edo landetan bizi dira), izenak jaso ohi dituzte eta ez dira janaritarako akabatzen. Lanerako edo kiroletarako animaliak edo laborategiko animaliak ere ez dira konpainia-anaimaliatzat jotzen. Denetariko espezieak izan daiteke konpainia-animaliak baina arruntenak txakurrak, katuak eta txoriak izaten dira. Basa animaliak zein abereak izan daitezke konpainia-animalia. Aldi berean, espezie bereko bi animalia helburu ezberdinekin erabil daiteke. Adibidez, Txinan ohikoa da txakurrak jatea, lanerako ere erabil daitezke (artzain txakurrak, lera txakurrak), laborategietan esperimentuak egiteko eta konpainia animalia gisa ere bai.

Zuen gustokoa izatea espero dugu

                                                        TALDE GUZTIA

AGAPORNIA

Generoko Agapornis, loro familia  hegazti bat da. Bereiztezinak bezala ezagutzen dira. Izen zientifikoa bere jatorria the Greek etimológico ditu, hitza hartzen du, agape eta ondorioz, bere familia loturak strong: gizonezkoen eta emakumezkoen pasatzeko denbora asko elkarrekin, eta ohi dira likidatuko lumak elkarri beren bikote posizioa, burua burua, karakteristikoa da.

Kideak dira, txikiak eta koloretsuak, loro familia. 9 espezie txikiak dira, tamaina 13 eta 16 cm, hasi espezie arabera, eta buztana labur eta gorputz solidoa.

 haziak, fruituak eta kimuak jaten dute, eta, zer da ezohikoa buruz duen Loras, habia beharrean, zulo irekiak egiten dituzte arrautzak jarriz eraikitzen dute. 15 urte arte bizi dira.

Sahara azpiko Afrika, Tanzania, Kenya eta Madagascar dira.

   

MIREN SAMPER

HAMSTER

Hamsterra karraskari txikia da, Cricetinae familiakoa. Konpainia-animalia gisa erabitzen dira.
Garbitasuna oso inportantea da, baita elikadura ere. Hamsterrak oso animalia garbiak dira eta ez dute inongo usain txarrik.
Udan edo egun eguzkitsuetan kaiola gorde behar duzu, eguzkiaren izpiak intsolazio bat hartu al dutelako.
Ez da ona bainatzea, hotzeria hartu al dutelako, eta haiek oso garbiak dira eta egunean bi alditan garbitzen dira. Txarto usaintzen badute, kaiola zikina dutelako izango da. Asko zikintzen badira ur tibietan bainatu beharko zaie, burua xaboiekin garbitu gabe. Gero oihal batekin lehortu behar zaie eta igortzu behar zaie leunduta.
Gero kaiola leku bero batean ipini behar zaie.
Udan edo egun eguzkitsuetan bero asko eduki al dute eta hauxe egin behar duzu: bainu bat emateko ontzi batean ura sartu behar duzu eta gero haiek bainatzeko gogoak badute bainatuko dira. Ura egunero aldatu behar zaie freskoa egoteko eta gero kaiola ezin duzu leku hotzenetan ipini bustita daudelako eta hoztu ahal direlako.

Nerea Sarriugarte

KATUA

Katu, etxe katua edo Felis catus animalia haragijale txiki, normalki iletsu eta etxekotua da. Carnivora ordenaren barruan Felidae familian sailkatzen da. Beste felino batzuk ere katu izena izaten dutenez askotan etxe katua erabiltzen da desberdintzeko, nahiz eta basakatu batetik ondo desberdintzen den. Beharrik ez dagoenean katu hitza erabilita nahikoa izaten da. Katuak oso erabiliak dira konpainia emateko gizakiei eta saguak zein beste animalia ez gogoko batzuk ehizatzeko duten gaitasunagatik. Katuak gizakiekin bizi izan dira gutxienez orain dela 9.500 urtetik eta gaur egun konpainia-animalia hedatuena da. Gizakiekin batera bizi direnez, ia edonon aurki daitezke gaur egun munduan.
Anatomiari dagokionez katuak beste felidoen oso antzekoak dira, gorputz indartsu eta malguarekin, erreflexu handiekin, hatzapar luze eta erretraktilak eta animalia txikiak ehizatzeko gaitasuna ematen dioten hortzeriarekin. Krepuskulurrak dira ehizarako garaian eta horregatik oso entzumen ona dute eta ia iluntasunean ikusteko gaitasuna dute. Katuek gizakiek antzeman ezin ditzaketen hainbat soinu entzun ahal dituzte, bai bolumenean bai eta frekuentzia altuagoetan. Katuek ehizatzen dituzten animaliek, askotan karraskariak, frekuentzia altuko soinuak egiten dituzte eta eboluzioan zehar gaitasun hori garatu dute. Usaimena ere gizakiena baino hobea da.
Ehiztari bakartiak dira, baina konpainia-animali sozialak dira eta katuen komunikazioak bokalizazio ezberdinak zein feromonak barne-biltzen ditu. Katuek, gainera, gorputz hizkuntza berezia dute.

Katuak azkar ugaltzen dira. Ugaltze kontrolatuarekin pedigreea izan dezakete, eta erakusketak egoten dira arraza ezberdinekin. Etxeetatik alde egindako katuek, edo alde batera utzitakoek katu basati asko sortu dituzte mundu osoan zehar. Kontuan hartu behar da horiek ez direla basakatuaren espezie bera. Ameriketako Estatuan Antzinako Egipton eta horregatik uste da bertan izan zirela domestikatuak lehen aldiz. 2004an Estatu Batuetan kalkulatzen da 60 milioi katu basati daudela.

Jon Gandiaga

TXAKURRA

Txakurra edo ora[] (Canis lupus familiaris) ugaztun haragijale bat da, Carnivora ordenakoa. Txakurrak otsoetatik (Canis lupus) etxekotu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez, nahiz eta ebidentzia genetiko batzuek 150.000 urtea arte luzatzen duten abere bihurtzea.
Denbora honetan txakurrek bariazio handia izan dute. Gutxi batzuk txikiak dira (adibidez, Chihuahua) eta beste batzuk handiak (Argentinako Dogoa). Kolore gehienetako txakurrak daude eta erabilera anitzetarako: artzain txakurrak, ehiza txakurrak, etxeak zaintzeko txakurrak...
Herrialde gehienetan txakurrek laguntza baino ez dute ematen baina leku askotan lana ere egiten dute. Kirolean ere parte hartzen dute. Hala ere herrialde batzuetan txakurrak ez dira animalia garbitzat eta beste batzuetan janarirako erabiltzen dira.

 


 
Alazne Goikoetxea

miércoles, 25 de abril de 2012

ITSASOKO ANIMALIAK

Orain itsasoko animalien informazioa emango dizuegu. Espero dugu zuen gustokoa izatea zeren eta animali hauek oso politak direlako.

ITSAS DORTOKA MEXIKOKO OZEANO PAZIFIKOAN

 

Arrautzetatik atera orduko itsas dortokek euren abentura ozeanikoa hasten dute. Heldutasuna lortu bezain laster, sorlekura errutera itzultzen dira milaka kilometrotan nabigatuz. Mexikoko Ozeano Barean topatu ditugu.
Dortokek eboluzioa duela 200 milioi urte hasi zuten, dinosauruak munduaren jabe egin aurretik eta hauek desagertu arren, dortokek beraien bidea jarraitzen dute, poliki baina segurtasunez. Hauek sugandila, suge eta krokodiloekin batera narrastien taldea osatzen dute.
Narrastien artean lotsatiena dugu dortoka eta bere burua ezkutupean gordetzen du. Hamaika harrapakaritatik babestu izan du ezkutatzeak, gaur egunera arte arrakasta ebolutiboa ziurtatuz. Itsas dortokak oinak bereziki moldatu ditu igerian egiteko, aleta deiturikoak garatu ditu. Birika bidez arnasten dute, beraz, noizean behin ur azalera atera behar izaten dute arnasa hartzera, hainbat itsas ugaztunek egin ohi duen bezala.
Itsas dortokak narrastiak diren heinean, arazoak izaten dituzte barne beroa mantentzeko eta nahiago izaten dute ur epel eta tropikaletan ibiltzea. Hala ere, euren migrazio luzeetan zehar gureganaino iristen zaizkigu. Bizkaiko golkoan itsas dortoken espezie batzuk aurki daitezke. Ale helduak karniboroak dira, nagusiki marmokak, krustazeoak, belakiak, molusku tunikatuak... jaten dituzte. Dena den, gazte fasean herbiboroak ere izan daitezke algak janez.
EGILEA: Alazne Goikoetxea

ITSAS ZALDIA

Itsas zaldia oso ugaria da; berrogeita hamar espezie inguru identifikatu dituzte mundu osoan. Cuvierreko baroiak sailkatu zituen lehen aldiz 1829an.  Gutxi gorabehera hamabost zentimetro luze da, eta mutur luzea du.
Hain ugaria izanda ere, munduko hainbat tokitan itsas zaldia desagertzeko arrisku handia dago, haren habitata egoera txarrean baitago. Asian hogei milioi itsas zaldi arrantzatzen dira urtean –txinatar medikuntzan erabiltzen da, besteak beste–, eta arrantza masiboak, tokian tokiko espezie-kopurua ez ezik, espeziea bera ere galzorian jarri du.
Heldutasunera iristen den itsas zaldi bakoitzak milaka kume egin ditzake, baina itsas zaldien heriotza-tasa oso handia da arrainkumeak direnean; gutxi gorabehera, kumeen % 5ek irauten du bizirik itsasoan.
Miren Samper

IZURDEA

Uretan taldeetan bizi diren tamaina txikiko zenbait ugaztun zetazeoen izen arrunta da.
Orokorrean animalia hauek ozeano Atlantikoan eta Barean bizi dira. Ur epeletan eta tropikaletan egoten dira (Antartikan eta Artikoan izan eizik).Izurdeak talde multzotan sakabanatzen dira itsasoan. 20 izurde baino ez da egoten talde berean.

Izurde guztien elikadura ez da berdina, espeziearen arabera aldatzen da eta. Gehien bat sardinak, txitxarroak eta arrain-sardak jaten dituzte. Gainera, bere pisuaren ehuneko hamar jan dezake.
Animalia hauek gorputz fusiformea dute eta normalean azala grisa daukate. Atzean bi hegatz dituzte ia osorik desagertuta.Izurdeak bi edo lau metroko sakonera heldu daitezke. Ugaztun hauek 200 eta 500kg artean pisatzen dute. Izurdeek espirakulutik hartzen dute airea, buruaren gainean kokatzen dena.
Garuna oso garatuta daukate, horregatik esaten da hain azkarrak direla. Izurdeek oso ikusmen ona daukate ,baita oso entzumen ona ere, gurea baino askoz garatuagoa.















Nerea Sarriugarte

MARRAZOA

Marrazoa (Selachimorpha goiordena) arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zai aste baten buruan.
Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako.
Jon Gandiaga

viernes, 20 de abril de 2012

EUSKAL HERRIKO ANIMALI BASATIAK

Orain, Euskal Herriko animali basatiei buruzko informazioa emango diezuegu. Honelako batekin aurkitzen bazara noizbait, kontu handiarekin ibili.

OREINA

Oreina ugaztun ausnarkari bat da, cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenekoa. Adarrak ditu eta Artiodaktaleetatik handienetakoa da, gainera, 100-200 kiloko pisua edukitzera irits daiteke.
Munduko ia edozein lekuetan bizi daiteke australian eta antartkian izan ezik.
AMERIKAN
ipar amerikan , talderik handienak kanadan, Mendi Harritsuetan, Kostaldeko mendietan, Alberta eta britaniar columbiar hartean.
Han ere, beste bost espezie daude: Karibua, altzea, orein kanadarra, Virginiako oreina eta orein mandoa.
  amerikan , berriz, patagonia  hegoaldean topa dezakegu huelmu-a, bertako espezia.
ASIAN
Asian, batik bat, Ipar Korean, Mantxurian eta Usurin bizi dira.
AFRIKAN
Ipar Afrikan, Marokon, Algeriako Atlas mendietan eta tunisian.
EUROPAN ETA EUSKAL HERRIAN
Europan, orein gorria da ohikoena.
Euskal Herrian, gehienak Gorbeia aldeanbizi dira, Araba eta Bizkaian artean, eta Nafarroako mendietan bizi dira, batez ere, Iratiko ohianaren inguruan.

MIREN SAMPER

BASURDEA

Basurdea (Sus scrofa) mammalia klaseko eta suidae familiako ugaztuna da. 90 – 150 cm inguru neurtzera iritsi daiteke eta 80 kg inguruko pisua pisatzera.
Ia mundu osoan zabalduta dagoen ugaztun hau txerriaren antza handia daukan animalia da. Leku batzuetan desagertuta dago, gizakiak akabatu duelako, adibidez Britainiar Uharteetan. Beste batzuetan, aldiz, gizakiak berak eraman du; Ameriketara eta Ozeaniara adibidez. Gehienak, Afrikako iparraldean, Europan eta Asian bizi dira. Ingurune guztietan bizi da baldin eta basoetan.
Ezaugarriak
Txerriak bezala, buru handia eta begi txikiak ditu. Belarriak handi samarrak ditu eta musu luzea du. Musuaren bukaeran sudur-zuloak eta kailu zapal bat dauka. Emeak arrak baino txikiagoak dira eta musua luzeagoa daukate.
Basurdea oso animalia sendoa da. Zurden artean gorputz osoa estaltzen dion ile fina dauka. Aurreko hankak atzekoak baino txikiagoak dira eta laurak oso sendoak. Hankaren bukaeran apatxa bi behatzekin daukate. Buztana, txerriarena ez bezala, zuzena daukate.
Basurdeek duten gorputzeko atal ikusgarrienetako bat letaginak dira. Beheko masaileko letaginak oso luzeak dira (20 zentimetroraino iritsi daitezke) eta goiko masailekoak laburragoak. Arrek letagin horiek borrokarako erabiltzen dituzte eta emeek ez dauzkate arrek bezain luzeak. Basurdeak animalia orojaleak dira, hau da, denetarik jaten dutenak: sustraiak, fruituak, karraskaritxikiak, intsektuak, haratustelak, etab. Oso usaimen ona daukate eta lur azpiko jana usaintzeko gauza dira.
Horiek beharrezkoak ditu eguna gordeta pasatzeko.

Alane Goikoetxea

OTSOA

Otsoa (Canis lupus) ugaztun haragijale bat da, Carnivora ordenakoa. Otsoetatik txakurrak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000 urte; hala ere, nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen dute otsoa etxe abere bihurtzea. Gizakiak Euskal Herriko otso guztiak hil zituen 1950. urterako, baina orain-berriki Araban bizi izatea lortu du, Iberiar penintsularen mendebaldetik itzulita, nahiz eta orain ere jazarpen handia nozitzen duen, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio.
Ezaugarriak

Otsoak oso garatuta ditu zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan.
Elikadura
Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta eurak baino animalia handiagoak ehiza ditzakete horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta altzeak, untxiak, oreinak edo basurdeak jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak ere jan ditzake.
Jon Gandiaga

POTTOKA

Pottoka Euskal Herriko berezko zaldi txikia da. Abere landatar eta indartsua izaki, pottoka milurtekoetan zehar Euskal Herriko mendietara egokitutako zaldia da, eta bere jatorria historian barrena oso atzetik dator. Azken Izotz Aroa eta gero, Mendebaldeko Europan eta zehazki gure inguruan iraun zuten poni basatietan, hain zuzen. Poni hauen arbasoen hainbat marrazki Euskal Herrian ugaria den labar-artean agertzen dira. Pottoka bere tamaina dela eta, ponien sailkapen taldean sartzen da.
Euskal Herriko ohitura, kondaira eta mitoetan nabarmena izan da pottoka aintzinatik. Jose Migel Barandiaran euskal etnografoak pottoka bere lanetan aipatzen zuen zera esnaez; Euskal Herriko mendietan egun arte zaldi mota hau libre bizi izan dela, ia ukuiluan  sartu gabe.
Nerea Sarriugarte

viernes, 30 de marzo de 2012

SARRERA AFRIKAKO ANIMALIAK


Orain Afrikako animaliei buruzko informazioen berri emango dizuegu. Hauek gainera ez dute ia urik edaten.

ELEFANTEA

Elefanteak Proboscidea ordenako eta Elephantidae familiako ugaztun lurtar handiak dira. Familia honetako hiru espezie bizi da egun: sabanako elefante afrikarra, oihanek elefante afrikarra eta elefante asiarra (edo elefante indiarra). Gainerako espezieak, mamuta barne, iraungi egin ziren azken glaziazioaren ondoren.
Elefanteak animalia lurtarrik handienak dira. Beren ernaldia 22 hilabetekoa da, animalia lurtarren artean luzeena. Jaiotzean elefantekumeek 120 kg inguru eduki ohi ditu. Normalean 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina inoiz ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zen. Bestalde, inoiz ikusitako elefanterik handiena Angolan ehizatu zen 1956an: 12.000 kg pisatu zituen. Elefanterik txikienak, berriz, Kreta uhartean Pleistozenoan bizi zen espezie batekoak izan ziren.
Elefante heldu osasuntsuek ez daukate harrapari naturalik, nahiz eta lehoiek kumeak edo gaixo dauden aleak harrapa ditzaketen. Haatik, gero eta mehatxu handiagoa pairatzen dute gizakien eraginetik eta legez kanpoko ehizatik. Aspaldi elefante-aleak milioika zenba bazitezkeen, egun beren populazioa 470.000 eta 690.000 artekoa da, 2007ko estimazio baten arabera. Elefanteak babesturik daude mundu mailan, eta muga handiak daude haiek harrapatu, etxekotu edota beren produktuak (bolia kasu) merkaturatzeko. Hala ere, berriki boliaren merkatua berriro ireki izanak handitu egin du isileko ehiza. Afrikako zenbait herrialdetan elefante-populazioak bi heren txikitu direla ezagutarazi dute, eta zenbait eskualde babestutako taldeak arriskuan daude
MIREN SAMPER

JIRAFA

Jirafa (Giraffa camelopardalis) jatorriz Afrikakoa den ugaztun ungulatua da. Lurrean bizi den animaliarik altuena eta hausnarkaririk handiena da.  Azalean orban handi irregularrak ditu, horixkatik hasi eta beltz kolorerainokoak, marra zuri, horixka edo beltzez banatuak. Jirafa heldu arren batez besteko pisua 1.191 kilokoa da, eta eme helduena 828 kilokoa. Beren altuera 4,3 eta 5,2 metro artekoa da batez beste, eta inoiz aurkitutako alerik altuena 6 metrokoa izan zen.
Jirafa oreinen eta ahaidea da, baina beste familia batean sago sailkaturik, Giraffidae familian alegia. Familia honetan jirafa bera eta bere ahaide hurbila den okapia soilik daude.

HIPOPOTAMOA

Hipopotamoa (Hippopotamus amphibius)Hippopotamus generoak gaur egun espezie bakarra duen artiodactyla ordenako ugaztun handia da. Izena grezieratik dator, eta «ibai zaldia» esan nahi du (ιπποπόταμος, hippopotamos: hippos «zaldia» eta potamos «ibaia»).
Hipopotamo nanoarekin batera (Choeropsis liberiensis), Hipopotamidoen espezie bakarrak dira.
Animalia erdi urtarra da, Saharaz azpiko Afrikako ibai eta aintziretan bizi da 40 lagun arteko tal
deetan. Egunez uretan edo lohietan atseden hartzen dute; iluntzean belarra jatera irteten dira.
Lehorreko belarrez eta uretako landareez elikatzen dira, loto loreak deituak. Nahiz erarraroa ikusi, arrain eta txori espezie askok haren gorotzetatik elikatzen dira.

EDROMEDARIOA

Dromedarioa Camelus generoko bi espezieetako bat da gameluarekin batera. Bere Sailkapen Zientifikoa Camelus dromedarius da. Gaur egun 13 milioi dromedario domestikatu daude, baina era basatian bizi direnak desagertuak daude. Berez Afrikako Iparraldean eta Asiako mendebaldean bizi da, baina azkar hedatu da karga animalia gisa. Australian 700.000 dromedario bizi dira.
2 metrotik gora neurtzen dute eta 600 kilogramoko pisua dute. Belarjaleak dira eta 120 litro ur aldi bakar batean edateko gai dira. Joroba bakarra dute eta horrek gameluetatik bereizten ditu.
Desertuan bizitzeko oso ondo egokituak daude, bai uraren beharrak direla eta bai eta euren morfologia dela eta. Gameluak baino azkarragoak dira eta denbora luzeagoa eman dezakete ibiltzen. Hori dela eta dromedarioen sarrerarekin lortu ziren lehenengoz Sahara zeharkatzen zuen merkataritza ematea.
Lama eta Vicugna generoekin batera Camelidae familiako ordezkari bakarrak dira.
Alazne Goikoetxea

SARRERA

 Desagertzeko arriskuan dauden espezie animal askoren berri emango dizuegu. Zeintzuk izaten diren desagertze hauen eragile nagusienak aipatuko dira: gizakiak, berotze efektua, desertizazioa, etab.
Benetan espero dugu zuen gustokoa izatea plataforma hau eta batez ere baliagarria eta erabilgarria behintzat izatea


AGUR BERO BAT

TALDE GUZTIA

ANIMALIAK DESAGERTZEKO ZORIAN

Animalia eta espezie ugari galtzorian


Azken urte hauetan, galzorian dauden animalia eta landare espezieen kopurua handitu egin da, 16.300 espezie baino gehiago desagertzeko arriskuan daude, 2007. urteko zerrenda gorriaren arabera. Bestalde, hamar espezietatik lau gizakiaren erruz galtzen da eta egoera ez doa hoberantz. Datu berri eta, era berean, kezkagarri honekin gero eta urrunago geratzen da biodibertsitatea mantentzeko hitzarmenak adostutakoa, espezieen desagerpen prozesua 2010. urterako geldiaraztea, hain zuzen ere. Lurreko bizia agudo desagertzen ari da eta hala jarraituko du premiazko ekintzak burutu ezean. Arazo guztiek bezala, honek ere bere konponbidea du, zalantzarik gabe, eta egiteko honi soluzioa bilatzea gizakiaren betebeharra da, bera baita erantzule.
nerea sarri

KOLIBRIA

Kolibria


Kolibri gehien-gehienak Amerikaren hegoaldean eta erdialdean bizi dira. Nork pentsatuko zuen, bada, kolibria europarra izan zitekeenik?

Gaur egun ez dago kolibririk Europan. Hirurehun espezietik gora ezagutzen dira, eta gehien-gehienak Amerikaren hegoaldean eta erdialdean bizi dira. Nork pentsatuko zuen, bada, kolibria europarra izan zitekeenik?

Alemanian aurkitutako fosil batek eman die argibidea paleontologoei. Izen esanguratsua jarri diote fosileko kolibriari: Eurotrochilus inexpectatus. Izen horrekin argi utzi dute nolako ezustekoa izan den duela 30 milioi urteko kolibri baten fosila Europan aurkitu izana.

Aurkikuntza honek, orain arte zituzten zalantzak argitzen lagundu du, baina galdera gehiago ekarri dizkie ikertzaileei, ez baitzuten espero kolibrien arbasoen bila Europara joan beharko zutenik.
jon gandiaga

miércoles, 28 de marzo de 2012

GORILA

Gorilak animali belarjaleak dira, Afrikako erdialdean aurkitzen dira. Animali hauek lau hankatan ibiltzen dira eta bere aurreko gorputz adarrak atzekoak baino handiagoak dira eta aurrekoak besoaen antzekoak dira, baina lurrean finkatzeko eta ibiltzeko erebiltzen dituzte. Arrak 1,65m-2m inguru neurtzen dute eta 170kg-250kg inguru pisatu emeak pisu horren erdia pisatzen dute.
Gorila arriskuan dagoen animali bat da urteetan ehiztari furtiboak berain antzean ibili direlako beraiek ehizatzeko asmoz. Copito de nieve horain arte jaio den gorila zuri bakarra da 1965an jaio eta Bartzelonan hil zen 2003an.

Miren Samper

BALE URDINA

Bale urdinak itasoko hugaztunak dira. Mundu osoan 300 bale daude bakarrik.
Atlantikaren iparraldean eta pazifikoaren iparraldean bizi dira gehienak.
Gorputz luzea dute 3-4 metro ingurukoa, beraien gorputza urdina, zuria eta griza da. 80-90 urtez inguru bizi ahal dira.
Agina , laguntza ematen diete arrain txikiak jaterakoan.
50 km-ko abiaduran egiten dute korrika orduko .
Umeak izaten dituzte 10 hilaz behin.

Miren Samper

ORANGUTAN

Orangutanak, zuhaitzetan, baso hezeetan eta ohinetan bizi dira.
51 kg dituzte, gutxi-gora behera. Marroi kolorea dute, gorputzean eta beltz kolorea aurpegian eta bularrean. 130cm-ko altuera dute.
Landareak, fruta-motak, eta hostoak jaten dituzte normalean.
Zuhaitzetatik saltoka ibiltzea gustatzen zaie, baina ez dira beraien artean ondo ulertzen, hau da, bakoitzak bere seme-alabekin bere bizim odua egiten du.
Orangutanak, pertsonak bezalak ziren aintzina-aintzina, hau, Frantziako eta Alemaniako zientifikoez zihurtatuta dago.
Animali hau ohianeko ehiztariengati eta tribuengatik dago desagertzeko arriskuan.

Jon gandiaga

KIWI

Kiwia Zelanda Berriko animalia da. Kiwiak basoetan bizi dira eta ez zaie zuhaitzetan bizitzea gustatzen.
Emeen luzeera 40-45 zentimetrokoa da eta 2,8 kilogramoko pisua dute. Arrak 2,2 kilogramo pisatzen dute. Animali hauen koloreak marroia eta gorria dira. Bere hegoak oso txikiak dira. Bere begiak ere txikiak dira. Animali honen usainmena oso ona da.
Kiwiak fruta, intsektuak eta zizreak jaten ditu.
Animalia hau oso arraroa da, hegan egiten ez duen hegaztia da.
Bere bizitzak hamar eta hamabost urte bitartekoa da.

TIGRE ZURIA

Tigre zuria


Tigre zuria edo errege tigrea -bere larru zuriak errege baten indarra ematen zuela pentsatzen zuten garai batean- galtzeko zorian dago.

Bere larru preziatuarengatik dago, hain zuzen, desagertzeko zorian. Munduan 210 tigre zuri gelditzen direla uste da, eta gehienak zoologikoetan daude.

Asiako iparraldeko toki hotzetan bizi da, hau da, Siberian eta Txinan. Himalaia mendikatean ere badago.

Tigreen artean handiena da. Isatsarekin, 3 metro luze da. Gehienetan begi urdinak ditu.

Animalia bakartia da, baina taldeetan ere aurkitu izan dituzte





ALAZNE GOIKOETXEA

HARTZ POLARRA

Hartz polarra


Lehorreko ugaztunetan, haragijale handiena hartz polarra da. Eta nekez agertuko da handiagorik. Biologoen kalkuluen arabera, 1.100 kilotik gorako harrapari batek arazo metaboliko handiegiak izango lituzke bizi ahal izateko. Antza, orain arteko datuek baieztatu egiten dute kalkulu hori; inoiz neurtu den hartzik handiena 1.002 kilokoa zen.

Harrapari pisuagoek oso animalia handiak harrapatu beharko lituzkete, baina harrapaketa horren gastua ez luke konpentsatuko harrapatutakoak. Harrapari txikietan ez da hori gertatzen.

Oro har, hogei bat kilotik beherakoak animalia txikiak janda bizi daitezke, baina, muga horretatik gorakoek beren neurriko harrapakinak edo handiagoak behar dituzte. Zenbat eta harrapari handiagoak izan, orduan eta harrapakin handiagoak behar dituzte. Baina horrek muga bat du: energiaren muga. Ehizan gastatutako energia baino gehiago berreskuratu behar da harrapatutakoa janda. Biologoen esanean, tona batetik gorako harrapariek nekez lortzen dute hori.



ALAZNE GOIKOETXEA
 

viernes, 23 de marzo de 2012

DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAUDEN ANIMALIAK

Betidanik, eboluzioaren legeak horretara bultzatzen duelako, klima-aldaketak direla medio edo kataklismoen ondorioz desagertu izan dira espezieak. Baina XIX. mendearen amaieratik, zuzeneko edo zeharkako eraginak tarteko, eboluzioaren legeak hankaz gora jarri dituen gizakia da animaliak desagertzearen eragile nagusia.


TALDEKO LANA