miércoles, 23 de mayo de 2012

OILOA

Oiloa (emea) edo oilarra (arra)  hegazti etxekotua da, hegan egiten ez duena, moko sendoa, gandor gorria eta luma ederrak dituena. Mundu osoan hedatua dago.
Sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarra da, emea oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena, oilaskoa eta kume jaioberria txita.
Orain dela 5.000 urte inguru etxekotu zen. Indian eta Birmanian bizi den bankiba basoilotik datorrela uste da, Indiakoak baitira oilo etxekotua aipatzen duten idatzirik zaharrenak, eta zabaldu ere handik zabaldu zen Persiara, Mesopotamiara eta handik erromatarren bidez Europara. Mundu guztian zabaldua dago gaur. Artoa, garia eta beste hainbat labore-hazi janez elikatzen da. 21 egun behar izaten ditu txitoak arrautzatik ateratzeko; eta handik hiru hilabetera gai izaten da arrautzak erruten hasteko. Garrantzi handia du gizakiaren elikaduran, jateko onak baitira haren haragia eta egiten dituen arrautzak. Oilategi handietan hazten da gaur leku askotan. Oilo aldaera berriak ere sortu dira eskaeren arabera.


Miren Samper
Fitxategi:Rooster04 adjusted.jpg

No hay comentarios:

Publicar un comentario