Anatomiari dagokionez katuak beste felidoen oso antzekoak dira, gorputz indartsu eta malguarekin, erreflexu handiekin, hatzapar luze eta erretraktilak eta animalia txikiak ehizatzeko gaitasuna ematen dioten hortzeriarekin. Krepuskulurrak dira ehizarako garaian eta horregatik oso entzumen ona dute eta ia iluntasunean ikusteko gaitasuna dute. Katuek gizakiek antzeman ezin ditzaketen hainbat soinu entzun ahal dituzte, bai bolumenean bai eta frekuentzia altuagoetan. Katuek ehizatzen dituzten animaliek, askotan karraskariak, frekuentzia altuko soinuak egiten dituzte eta eboluzioan zehar gaitasun hori garatu dute. Usaimena ere gizakiena baino hobea da.
Ehiztari bakartiak dira, baina konpainia-animali sozialak dira eta katuen komunikazioak bokalizazio ezberdinak zein feromonak barne-biltzen ditu. Katuek, gainera, gorputz hizkuntza berezia dute.
Katuak azkar ugaltzen dira. Ugaltze kontrolatuarekin pedigreea izan dezakete, eta erakusketak egoten dira arraza ezberdinekin. Etxeetatik alde egindako katuek, edo alde batera utzitakoek katu basati asko sortu dituzte mundu osoan zehar. Kontuan hartu behar da horiek ez direla basakatuaren espezie bera. Ameriketako Estatuan Antzinako Egipton eta horregatik uste da bertan izan zirela domestikatuak lehen aldiz. 2004an Estatu Batuetan kalkulatzen da 60 milioi katu basati daudela.
Jon Gandiaga
Jon Gandiaga
No hay comentarios:
Publicar un comentario