viernes, 11 de mayo de 2012

DINOSAURUAK

Dinosauroak (grezieraz δεινόσαυρος, musker izugarriak) animalia talde bat dira, superordena biologiko bat osatzen dutenak. Gaur egungo hegaztiak dinosauroen ondorengoak direla uste da, eta horregatik hauekin batera klasifikatzen dira. Dinosauro hitza edozein historiaurreko narrasti deskribatzeko erabiltzen da kasu askotan, pterosauro hegalariak, itsasoko iktiosauro eta plesiosauroak..., nahiz eta ez izan dinosauroak.
Dinosauroak Triasiko aroaren erdialdetik Kretazeoaren amaiera arte ugaritu ziren (duela 210-225etik, 65 miloi urterarte), noiz gehienak, hegaztiak ezik, galdu egin ziren. Hipotesi asko dagoen arren, onartuena meteorito batek lurra jo zuena da (Chicxulub talka).
Hala ere baliteke guztiz desagertu ez izana. 1861an aurkitu zen Archaeopteryxak dinosauroen eta hegaztien arteko harreman bat zegoela esaten zuen. Archaeopteryx, era berean, oso antza handia zuen Comsognathus izeneko dinosauro predatzaile txikiarekin. Hortik aurrera Theropoda ordena hegaztien arbasoak direla teorizatu da. Gaur egungo paleontologo gehienen ustez hegaztiak bizirik dauden dinosauro bakarrak dira eta horietarik batzuen arabera dinosauroak eta hegaztiak klase bakar baten barruan bildu beharko lirateke. Horietaz gain, gaur egun bizirik dauden animalien artean krokodiloak dira dituzten gertuko senide bakarrak. Dinosauroek, krokodiloek eta hegaztiek Archosauria taldea sortzen dute, Permiarraren bukaeran agertu zen narrasti mota bat da.Triasikoan nahiko ohiko bilakatu zena.

JON GANDIAGA

No hay comentarios:

Publicar un comentario