Ardiaren erabileren artean lau daude bereziki garrantzitsuak:
- Artilea: hau izan zen lehenengo erabilera etxekotzearen ondoren. Ardiaren ilearekin artilea egin eta jantzigintzan erabiltzen da.
- Esnea: Euskal Herrian oso erabilia ardi gazta egiteko. Ardi Latxaren esneaz Idiazabal gazta egiten da. Erronkariko gazta eta Iparraldeko gasnak ere ezagunak dira.
- Haragia: bereziki arkumeak erabiltzen dira haien haragia xamurragoa delako.
- Larrua: ardien larruarekin jantziak egiteaz gain, botak ere egiten dira.
Ardiaren etxekotzea Ovis orientalis espezietik etorri omen zen. Hura Turkia eta Irango mendietan bizi da. Hainbat aztarna aurkitu dira Iraken K.a. 9.000. urtekoak eta haiei ADN analisia eginda gaur egungo ardien antzekoak zirela ondorioztatu dute.
Euskal Herrian artzaintza indar handiko aktibitatea izan da. Haren lekuko bertan mantendu diren bertako ardien arraza ugari.
Nerea Sarriugarte
No hay comentarios:
Publicar un comentario