viernes, 20 de abril de 2012

POTTOKA

Pottoka Euskal Herriko berezko zaldi txikia da. Abere landatar eta indartsua izaki, pottoka milurtekoetan zehar Euskal Herriko mendietara egokitutako zaldia da, eta bere jatorria historian barrena oso atzetik dator. Azken Izotz Aroa eta gero, Mendebaldeko Europan eta zehazki gure inguruan iraun zuten poni basatietan, hain zuzen. Poni hauen arbasoen hainbat marrazki Euskal Herrian ugaria den labar-artean agertzen dira. Pottoka bere tamaina dela eta, ponien sailkapen taldean sartzen da.
Euskal Herriko ohitura, kondaira eta mitoetan nabarmena izan da pottoka aintzinatik. Jose Migel Barandiaran euskal etnografoak pottoka bere lanetan aipatzen zuen zera esnaez; Euskal Herriko mendietan egun arte zaldi mota hau libre bizi izan dela, ia ukuiluan  sartu gabe.
Nerea Sarriugarte

No hay comentarios:

Publicar un comentario