Ia mundu osoan zabalduta dagoen ugaztun hau txerriaren antza handia daukan animalia da. Leku batzuetan desagertuta dago, gizakiak akabatu duelako, adibidez Britainiar Uharteetan. Beste batzuetan, aldiz, gizakiak berak eraman du; Ameriketara eta Ozeaniara adibidez. Gehienak, Afrikako iparraldean, Europan eta Asian bizi dira. Ingurune guztietan bizi da baldin eta basoetan.
Ezaugarriak
Txerriak bezala, buru handia eta begi txikiak ditu. Belarriak handi samarrak ditu eta musu luzea du. Musuaren bukaeran sudur-zuloak eta kailu zapal bat dauka. Emeak arrak baino txikiagoak dira eta musua luzeagoa daukate.Basurdea oso animalia sendoa da. Zurden artean gorputz osoa estaltzen dion ile fina dauka. Aurreko hankak atzekoak baino txikiagoak dira eta laurak oso sendoak. Hankaren bukaeran apatxa bi behatzekin daukate. Buztana, txerriarena ez bezala, zuzena daukate.
Basurdeek duten gorputzeko atal ikusgarrienetako bat letaginak dira. Beheko masaileko letaginak oso luzeak dira (20 zentimetroraino iritsi daitezke) eta goiko masailekoak laburragoak. Arrek letagin horiek borrokarako erabiltzen dituzte eta emeek ez dauzkate arrek bezain luzeak. Basurdeak animalia orojaleak dira, hau da, denetarik jaten dutenak: sustraiak, fruituak, karraskaritxikiak, intsektuak, haratustelak, etab. Oso usaimen ona daukate eta lur azpiko jana usaintzeko gauza dira.
Horiek beharrezkoak ditu eguna gordeta pasatzeko.
Alane Goikoetxea
Alane Goikoetxea
No hay comentarios:
Publicar un comentario