miércoles, 25 de abril de 2012

IZURDEA

Uretan taldeetan bizi diren tamaina txikiko zenbait ugaztun zetazeoen izen arrunta da.
Orokorrean animalia hauek ozeano Atlantikoan eta Barean bizi dira. Ur epeletan eta tropikaletan egoten dira (Antartikan eta Artikoan izan eizik).Izurdeak talde multzotan sakabanatzen dira itsasoan. 20 izurde baino ez da egoten talde berean.

Izurde guztien elikadura ez da berdina, espeziearen arabera aldatzen da eta. Gehien bat sardinak, txitxarroak eta arrain-sardak jaten dituzte. Gainera, bere pisuaren ehuneko hamar jan dezake.
Animalia hauek gorputz fusiformea dute eta normalean azala grisa daukate. Atzean bi hegatz dituzte ia osorik desagertuta.Izurdeak bi edo lau metroko sakonera heldu daitezke. Ugaztun hauek 200 eta 500kg artean pisatzen dute. Izurdeek espirakulutik hartzen dute airea, buruaren gainean kokatzen dena.
Garuna oso garatuta daukate, horregatik esaten da hain azkarrak direla. Izurdeek oso ikusmen ona daukate ,baita oso entzumen ona ere, gurea baino askoz garatuagoa.















Nerea Sarriugarte

No hay comentarios:

Publicar un comentario