Elefanteak animalia lurtarrik handienak dira. Beren ernaldia 22 hilabetekoa da, animalia lurtarren artean luzeena. Jaiotzean elefantekumeek 120 kg inguru eduki ohi ditu. Normalean 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina inoiz ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zen. Bestalde, inoiz ikusitako elefanterik handiena Angolan ehizatu zen 1956an: 12.000 kg pisatu zituen. Elefanterik txikienak, berriz, Kreta uhartean Pleistozenoan bizi zen espezie batekoak izan ziren.
Elefante heldu osasuntsuek ez daukate harrapari naturalik, nahiz eta lehoiek kumeak edo gaixo dauden aleak harrapa ditzaketen. Haatik, gero eta mehatxu handiagoa pairatzen dute gizakien eraginetik eta legez kanpoko ehizatik. Aspaldi elefante-aleak milioika zenba bazitezkeen, egun beren populazioa 470.000 eta 690.000 artekoa da, 2007ko estimazio baten arabera. Elefanteak babesturik daude mundu mailan, eta muga handiak daude haiek harrapatu, etxekotu edota beren produktuak (bolia kasu) merkaturatzeko. Hala ere, berriki boliaren merkatua berriro ireki izanak handitu egin du isileko ehiza. Afrikako zenbait herrialdetan elefante-populazioak bi heren txikitu direla ezagutarazi dute, eta zenbait eskualde babestutako taldeak arriskuan daude
MIREN SAMPER
No hay comentarios:
Publicar un comentario