Hipopotamoa (Hippopotamus amphibius)Hippopotamus generoak gaur egun espezie bakarra duen artiodactyla ordenako ugaztun handia da. Izena grezieratik dator, eta «ibai zaldia» esan nahi du (ιπποπόταμος, hippopotamos: hippos «zaldia» eta potamos «ibaia»).
Hipopotamo nanoarekin batera (Choeropsis liberiensis), Hipopotamidoen espezie bakarrak dira.
Animalia erdi urtarra da, Saharaz azpiko Afrikako ibai eta aintziretan bizi da 40 lagun arteko tal
deetan. Egunez uretan edo lohietan atseden hartzen dute; iluntzean belarra jatera irteten dira.
Lehorreko belarrez eta uretako landareez elikatzen dira, loto loreak deituak. Nahiz erarraroa ikusi, arrain eta txori espezie askok haren gorotzetatik elikatzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario