miércoles, 25 de abril de 2012
ITSASOKO ANIMALIAK
Orain itsasoko animalien informazioa emango dizuegu. Espero dugu zuen gustokoa izatea zeren eta animali hauek oso politak direlako.
ITSAS DORTOKA MEXIKOKO OZEANO PAZIFIKOAN
Arrautzetatik atera orduko itsas dortokek euren abentura ozeanikoa hasten dute. Heldutasuna lortu bezain laster, sorlekura errutera itzultzen dira milaka kilometrotan nabigatuz. Mexikoko Ozeano Barean topatu ditugu.
Dortokek eboluzioa duela 200 milioi urte hasi zuten, dinosauruak munduaren jabe egin aurretik eta hauek desagertu arren, dortokek beraien bidea jarraitzen dute, poliki baina segurtasunez. Hauek sugandila, suge eta krokodiloekin batera narrastien taldea osatzen dute.Narrastien artean lotsatiena dugu dortoka eta bere burua ezkutupean gordetzen du. Hamaika harrapakaritatik babestu izan du ezkutatzeak, gaur egunera arte arrakasta ebolutiboa ziurtatuz. Itsas dortokak oinak bereziki moldatu ditu igerian egiteko, aleta deiturikoak garatu ditu. Birika bidez arnasten dute, beraz, noizean behin ur azalera atera behar izaten dute arnasa hartzera, hainbat itsas ugaztunek egin ohi duen bezala.
Itsas dortokak narrastiak diren heinean, arazoak izaten dituzte barne beroa mantentzeko eta nahiago izaten dute ur epel eta tropikaletan ibiltzea. Hala ere, euren migrazio luzeetan zehar gureganaino iristen zaizkigu. Bizkaiko golkoan itsas dortoken espezie batzuk aurki daitezke. Ale helduak karniboroak dira, nagusiki marmokak, krustazeoak, belakiak, molusku tunikatuak... jaten dituzte. Dena den, gazte fasean herbiboroak ere izan daitezke algak janez.
ITSAS ZALDIA
Itsas zaldia oso ugaria da; berrogeita hamar espezie inguru identifikatu dituzte mundu osoan. Cuvierreko baroiak sailkatu zituen lehen aldiz 1829an. Gutxi gorabehera hamabost zentimetro luze da, eta mutur luzea du.
Hain ugaria izanda ere, munduko hainbat tokitan itsas zaldia desagertzeko arrisku handia dago, haren habitata egoera txarrean baitago. Asian hogei milioi itsas zaldi arrantzatzen dira urtean –txinatar medikuntzan erabiltzen da, besteak beste–, eta arrantza masiboak, tokian tokiko espezie-kopurua ez ezik, espeziea bera ere galzorian jarri du.
Hain ugaria izanda ere, munduko hainbat tokitan itsas zaldia desagertzeko arrisku handia dago, haren habitata egoera txarrean baitago. Asian hogei milioi itsas zaldi arrantzatzen dira urtean –txinatar medikuntzan erabiltzen da, besteak beste–, eta arrantza masiboak, tokian tokiko espezie-kopurua ez ezik, espeziea bera ere galzorian jarri du.
Heldutasunera iristen den itsas zaldi bakoitzak milaka kume egin ditzake, baina itsas zaldien heriotza-tasa oso handia da arrainkumeak direnean; gutxi gorabehera, kumeen % 5ek irauten du bizirik itsasoan.
Miren Samper
IZURDEA
Uretan taldeetan bizi diren tamaina txikiko zenbait ugaztun zetazeoen izen arrunta da.
Orokorrean animalia hauek ozeano Atlantikoan eta Barean bizi dira. Ur epeletan eta tropikaletan egoten dira (Antartikan eta Artikoan izan eizik).Izurdeak talde multzotan sakabanatzen dira itsasoan. 20 izurde baino ez da egoten talde berean.
Izurde guztien elikadura ez da berdina, espeziearen arabera aldatzen da eta. Gehien bat sardinak, txitxarroak eta arrain-sardak jaten dituzte. Gainera, bere pisuaren ehuneko hamar jan dezake.
Animalia hauek gorputz fusiformea dute eta normalean azala grisa daukate. Atzean bi hegatz dituzte ia osorik desagertuta.Izurdeak bi edo lau metroko sakonera heldu daitezke. Ugaztun hauek 200 eta 500kg artean pisatzen dute. Izurdeek espirakulutik hartzen dute airea, buruaren gainean kokatzen dena.
Garuna oso garatuta daukate, horregatik esaten da hain azkarrak direla. Izurdeek oso ikusmen ona daukate ,baita oso entzumen ona ere, gurea baino askoz garatuagoa.
Garuna oso garatuta daukate, horregatik esaten da hain azkarrak direla. Izurdeek oso ikusmen ona daukate ,baita oso entzumen ona ere, gurea baino askoz garatuagoa.
Nerea Sarriugarte
MARRAZOA
Marrazoa (Selachimorpha goiordena) arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zai aste baten buruan.
Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako.
Jon Gandiaga
viernes, 20 de abril de 2012
EUSKAL HERRIKO ANIMALI BASATIAK
Orain, Euskal Herriko animali basatiei buruzko informazioa emango diezuegu. Honelako batekin aurkitzen bazara noizbait, kontu handiarekin ibili.
OREINA
Oreina ugaztun ausnarkari bat da, cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenekoa. Adarrak ditu eta Artiodaktaleetatik handienetakoa da, gainera, 100-200 kiloko pisua edukitzera irits daiteke.
Munduko ia edozein lekuetan bizi daiteke australian eta antartkian izan ezik.
AMERIKAN
ipar amerikan , talderik handienak kanadan, Mendi Harritsuetan, Kostaldeko mendietan, Alberta eta britaniar columbiar hartean.
Han ere, beste bost espezie daude: Karibua, altzea, orein kanadarra, Virginiako oreina eta orein mandoa.
amerikan , berriz, patagonia hegoaldean topa dezakegu huelmu-a, bertako espezia.
ASIAN
Asian, batik bat, Ipar Korean, Mantxurian eta Usurin bizi dira.
AFRIKAN
EUROPAN ETA EUSKAL HERRIAN
Europan, orein gorria da ohikoena.
Euskal Herrian, gehienak Gorbeia aldeanbizi dira, Araba eta Bizkaian artean, eta Nafarroako mendietan bizi dira, batez ere, Iratiko ohianaren inguruan.
MIREN SAMPER
BASURDEA
Basurdea (Sus scrofa) mammalia klaseko eta suidae familiako ugaztuna da. 90 – 150 cm inguru neurtzera iritsi daiteke eta 80 kg inguruko pisua pisatzera.
Basurdea oso animalia sendoa da. Zurden artean gorputz osoa estaltzen dion ile fina dauka. Aurreko hankak atzekoak baino txikiagoak dira eta laurak oso sendoak. Hankaren bukaeran apatxa bi behatzekin daukate. Buztana, txerriarena ez bezala, zuzena daukate.
Basurdeek duten gorputzeko atal ikusgarrienetako bat letaginak dira. Beheko masaileko letaginak oso luzeak dira (20 zentimetroraino iritsi daitezke) eta goiko masailekoak laburragoak. Arrek letagin horiek borrokarako erabiltzen dituzte eta emeek ez dauzkate arrek bezain luzeak. Basurdeak animalia orojaleak dira, hau da, denetarik jaten dutenak: sustraiak, fruituak, karraskaritxikiak, intsektuak, haratustelak, etab. Oso usaimen ona daukate eta lur azpiko jana usaintzeko gauza dira.
Ia mundu osoan zabalduta dagoen ugaztun hau txerriaren antza handia daukan animalia da. Leku batzuetan desagertuta dago, gizakiak akabatu duelako, adibidez Britainiar Uharteetan. Beste batzuetan, aldiz, gizakiak berak eraman du; Ameriketara eta Ozeaniara adibidez. Gehienak, Afrikako iparraldean, Europan eta Asian bizi dira. Ingurune guztietan bizi da baldin eta basoetan.
Ezaugarriak
Txerriak bezala, buru handia eta begi txikiak ditu. Belarriak handi samarrak ditu eta musu luzea du. Musuaren bukaeran sudur-zuloak eta kailu zapal bat dauka. Emeak arrak baino txikiagoak dira eta musua luzeagoa daukate.Basurdea oso animalia sendoa da. Zurden artean gorputz osoa estaltzen dion ile fina dauka. Aurreko hankak atzekoak baino txikiagoak dira eta laurak oso sendoak. Hankaren bukaeran apatxa bi behatzekin daukate. Buztana, txerriarena ez bezala, zuzena daukate.
Basurdeek duten gorputzeko atal ikusgarrienetako bat letaginak dira. Beheko masaileko letaginak oso luzeak dira (20 zentimetroraino iritsi daitezke) eta goiko masailekoak laburragoak. Arrek letagin horiek borrokarako erabiltzen dituzte eta emeek ez dauzkate arrek bezain luzeak. Basurdeak animalia orojaleak dira, hau da, denetarik jaten dutenak: sustraiak, fruituak, karraskaritxikiak, intsektuak, haratustelak, etab. Oso usaimen ona daukate eta lur azpiko jana usaintzeko gauza dira.
Horiek beharrezkoak ditu eguna gordeta pasatzeko.
Alane Goikoetxea
Alane Goikoetxea
OTSOA
Otsoa (Canis lupus) ugaztun haragijale bat da, Carnivora ordenakoa. Otsoetatik txakurrak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000 urte; hala ere, nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen dute otsoa etxe abere bihurtzea. Gizakiak Euskal Herriko otso guztiak hil zituen 1950. urterako, baina orain-berriki Araban bizi izatea lortu du, Iberiar penintsularen mendebaldetik itzulita, nahiz eta orain ere jazarpen handia nozitzen duen, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio.
Ezaugarriak
Otsoak oso garatuta ditu zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan.
Elikadura
Ezaugarriak
Otsoak oso garatuta ditu zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan.
Elikadura
Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta eurak baino animalia handiagoak ehiza ditzakete horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta altzeak, untxiak, oreinak edo basurdeak jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak ere jan ditzake.
Jon Gandiaga
POTTOKA
Pottoka Euskal Herriko berezko zaldi txikia da. Abere landatar eta indartsua izaki, pottoka milurtekoetan zehar Euskal Herriko mendietara egokitutako zaldia da, eta bere jatorria historian barrena oso atzetik dator. Azken Izotz Aroa eta gero, Mendebaldeko Europan eta zehazki gure inguruan iraun zuten poni basatietan, hain zuzen. Poni hauen arbasoen hainbat marrazki Euskal Herrian ugaria den labar-artean agertzen dira. Pottoka bere tamaina dela eta, ponien sailkapen taldean sartzen da.
Euskal Herriko ohitura, kondaira eta mitoetan nabarmena izan da pottoka aintzinatik. Jose Migel Barandiaran euskal etnografoak pottoka bere lanetan aipatzen zuen zera esnaez; Euskal Herriko mendietan egun arte zaldi mota hau libre bizi izan dela, ia ukuiluan sartu gabe.
Euskal Herriko ohitura, kondaira eta mitoetan nabarmena izan da pottoka aintzinatik. Jose Migel Barandiaran euskal etnografoak pottoka bere lanetan aipatzen zuen zera esnaez; Euskal Herriko mendietan egun arte zaldi mota hau libre bizi izan dela, ia ukuiluan sartu gabe.
Nerea Sarriugarte
Suscribirse a:
Entradas (Atom)