viernes, 30 de marzo de 2012

SARRERA AFRIKAKO ANIMALIAK


Orain Afrikako animaliei buruzko informazioen berri emango dizuegu. Hauek gainera ez dute ia urik edaten.

ELEFANTEA

Elefanteak Proboscidea ordenako eta Elephantidae familiako ugaztun lurtar handiak dira. Familia honetako hiru espezie bizi da egun: sabanako elefante afrikarra, oihanek elefante afrikarra eta elefante asiarra (edo elefante indiarra). Gainerako espezieak, mamuta barne, iraungi egin ziren azken glaziazioaren ondoren.
Elefanteak animalia lurtarrik handienak dira. Beren ernaldia 22 hilabetekoa da, animalia lurtarren artean luzeena. Jaiotzean elefantekumeek 120 kg inguru eduki ohi ditu. Normalean 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina inoiz ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zen. Bestalde, inoiz ikusitako elefanterik handiena Angolan ehizatu zen 1956an: 12.000 kg pisatu zituen. Elefanterik txikienak, berriz, Kreta uhartean Pleistozenoan bizi zen espezie batekoak izan ziren.
Elefante heldu osasuntsuek ez daukate harrapari naturalik, nahiz eta lehoiek kumeak edo gaixo dauden aleak harrapa ditzaketen. Haatik, gero eta mehatxu handiagoa pairatzen dute gizakien eraginetik eta legez kanpoko ehizatik. Aspaldi elefante-aleak milioika zenba bazitezkeen, egun beren populazioa 470.000 eta 690.000 artekoa da, 2007ko estimazio baten arabera. Elefanteak babesturik daude mundu mailan, eta muga handiak daude haiek harrapatu, etxekotu edota beren produktuak (bolia kasu) merkaturatzeko. Hala ere, berriki boliaren merkatua berriro ireki izanak handitu egin du isileko ehiza. Afrikako zenbait herrialdetan elefante-populazioak bi heren txikitu direla ezagutarazi dute, eta zenbait eskualde babestutako taldeak arriskuan daude
MIREN SAMPER

JIRAFA

Jirafa (Giraffa camelopardalis) jatorriz Afrikakoa den ugaztun ungulatua da. Lurrean bizi den animaliarik altuena eta hausnarkaririk handiena da.  Azalean orban handi irregularrak ditu, horixkatik hasi eta beltz kolorerainokoak, marra zuri, horixka edo beltzez banatuak. Jirafa heldu arren batez besteko pisua 1.191 kilokoa da, eta eme helduena 828 kilokoa. Beren altuera 4,3 eta 5,2 metro artekoa da batez beste, eta inoiz aurkitutako alerik altuena 6 metrokoa izan zen.
Jirafa oreinen eta ahaidea da, baina beste familia batean sago sailkaturik, Giraffidae familian alegia. Familia honetan jirafa bera eta bere ahaide hurbila den okapia soilik daude.

HIPOPOTAMOA

Hipopotamoa (Hippopotamus amphibius)Hippopotamus generoak gaur egun espezie bakarra duen artiodactyla ordenako ugaztun handia da. Izena grezieratik dator, eta «ibai zaldia» esan nahi du (ιπποπόταμος, hippopotamos: hippos «zaldia» eta potamos «ibaia»).
Hipopotamo nanoarekin batera (Choeropsis liberiensis), Hipopotamidoen espezie bakarrak dira.
Animalia erdi urtarra da, Saharaz azpiko Afrikako ibai eta aintziretan bizi da 40 lagun arteko tal
deetan. Egunez uretan edo lohietan atseden hartzen dute; iluntzean belarra jatera irteten dira.
Lehorreko belarrez eta uretako landareez elikatzen dira, loto loreak deituak. Nahiz erarraroa ikusi, arrain eta txori espezie askok haren gorotzetatik elikatzen dira.

EDROMEDARIOA

Dromedarioa Camelus generoko bi espezieetako bat da gameluarekin batera. Bere Sailkapen Zientifikoa Camelus dromedarius da. Gaur egun 13 milioi dromedario domestikatu daude, baina era basatian bizi direnak desagertuak daude. Berez Afrikako Iparraldean eta Asiako mendebaldean bizi da, baina azkar hedatu da karga animalia gisa. Australian 700.000 dromedario bizi dira.
2 metrotik gora neurtzen dute eta 600 kilogramoko pisua dute. Belarjaleak dira eta 120 litro ur aldi bakar batean edateko gai dira. Joroba bakarra dute eta horrek gameluetatik bereizten ditu.
Desertuan bizitzeko oso ondo egokituak daude, bai uraren beharrak direla eta bai eta euren morfologia dela eta. Gameluak baino azkarragoak dira eta denbora luzeagoa eman dezakete ibiltzen. Hori dela eta dromedarioen sarrerarekin lortu ziren lehenengoz Sahara zeharkatzen zuen merkataritza ematea.
Lama eta Vicugna generoekin batera Camelidae familiako ordezkari bakarrak dira.
Alazne Goikoetxea

SARRERA

 Desagertzeko arriskuan dauden espezie animal askoren berri emango dizuegu. Zeintzuk izaten diren desagertze hauen eragile nagusienak aipatuko dira: gizakiak, berotze efektua, desertizazioa, etab.
Benetan espero dugu zuen gustokoa izatea plataforma hau eta batez ere baliagarria eta erabilgarria behintzat izatea


AGUR BERO BAT

TALDE GUZTIA

ANIMALIAK DESAGERTZEKO ZORIAN

Animalia eta espezie ugari galtzorian


Azken urte hauetan, galzorian dauden animalia eta landare espezieen kopurua handitu egin da, 16.300 espezie baino gehiago desagertzeko arriskuan daude, 2007. urteko zerrenda gorriaren arabera. Bestalde, hamar espezietatik lau gizakiaren erruz galtzen da eta egoera ez doa hoberantz. Datu berri eta, era berean, kezkagarri honekin gero eta urrunago geratzen da biodibertsitatea mantentzeko hitzarmenak adostutakoa, espezieen desagerpen prozesua 2010. urterako geldiaraztea, hain zuzen ere. Lurreko bizia agudo desagertzen ari da eta hala jarraituko du premiazko ekintzak burutu ezean. Arazo guztiek bezala, honek ere bere konponbidea du, zalantzarik gabe, eta egiteko honi soluzioa bilatzea gizakiaren betebeharra da, bera baita erantzule.
nerea sarri

KOLIBRIA

Kolibria


Kolibri gehien-gehienak Amerikaren hegoaldean eta erdialdean bizi dira. Nork pentsatuko zuen, bada, kolibria europarra izan zitekeenik?

Gaur egun ez dago kolibririk Europan. Hirurehun espezietik gora ezagutzen dira, eta gehien-gehienak Amerikaren hegoaldean eta erdialdean bizi dira. Nork pentsatuko zuen, bada, kolibria europarra izan zitekeenik?

Alemanian aurkitutako fosil batek eman die argibidea paleontologoei. Izen esanguratsua jarri diote fosileko kolibriari: Eurotrochilus inexpectatus. Izen horrekin argi utzi dute nolako ezustekoa izan den duela 30 milioi urteko kolibri baten fosila Europan aurkitu izana.

Aurkikuntza honek, orain arte zituzten zalantzak argitzen lagundu du, baina galdera gehiago ekarri dizkie ikertzaileei, ez baitzuten espero kolibrien arbasoen bila Europara joan beharko zutenik.
jon gandiaga

miércoles, 28 de marzo de 2012

GORILA

Gorilak animali belarjaleak dira, Afrikako erdialdean aurkitzen dira. Animali hauek lau hankatan ibiltzen dira eta bere aurreko gorputz adarrak atzekoak baino handiagoak dira eta aurrekoak besoaen antzekoak dira, baina lurrean finkatzeko eta ibiltzeko erebiltzen dituzte. Arrak 1,65m-2m inguru neurtzen dute eta 170kg-250kg inguru pisatu emeak pisu horren erdia pisatzen dute.
Gorila arriskuan dagoen animali bat da urteetan ehiztari furtiboak berain antzean ibili direlako beraiek ehizatzeko asmoz. Copito de nieve horain arte jaio den gorila zuri bakarra da 1965an jaio eta Bartzelonan hil zen 2003an.

Miren Samper

BALE URDINA

Bale urdinak itasoko hugaztunak dira. Mundu osoan 300 bale daude bakarrik.
Atlantikaren iparraldean eta pazifikoaren iparraldean bizi dira gehienak.
Gorputz luzea dute 3-4 metro ingurukoa, beraien gorputza urdina, zuria eta griza da. 80-90 urtez inguru bizi ahal dira.
Agina , laguntza ematen diete arrain txikiak jaterakoan.
50 km-ko abiaduran egiten dute korrika orduko .
Umeak izaten dituzte 10 hilaz behin.

Miren Samper

ORANGUTAN

Orangutanak, zuhaitzetan, baso hezeetan eta ohinetan bizi dira.
51 kg dituzte, gutxi-gora behera. Marroi kolorea dute, gorputzean eta beltz kolorea aurpegian eta bularrean. 130cm-ko altuera dute.
Landareak, fruta-motak, eta hostoak jaten dituzte normalean.
Zuhaitzetatik saltoka ibiltzea gustatzen zaie, baina ez dira beraien artean ondo ulertzen, hau da, bakoitzak bere seme-alabekin bere bizim odua egiten du.
Orangutanak, pertsonak bezalak ziren aintzina-aintzina, hau, Frantziako eta Alemaniako zientifikoez zihurtatuta dago.
Animali hau ohianeko ehiztariengati eta tribuengatik dago desagertzeko arriskuan.

Jon gandiaga

KIWI

Kiwia Zelanda Berriko animalia da. Kiwiak basoetan bizi dira eta ez zaie zuhaitzetan bizitzea gustatzen.
Emeen luzeera 40-45 zentimetrokoa da eta 2,8 kilogramoko pisua dute. Arrak 2,2 kilogramo pisatzen dute. Animali hauen koloreak marroia eta gorria dira. Bere hegoak oso txikiak dira. Bere begiak ere txikiak dira. Animali honen usainmena oso ona da.
Kiwiak fruta, intsektuak eta zizreak jaten ditu.
Animalia hau oso arraroa da, hegan egiten ez duen hegaztia da.
Bere bizitzak hamar eta hamabost urte bitartekoa da.

TIGRE ZURIA

Tigre zuria


Tigre zuria edo errege tigrea -bere larru zuriak errege baten indarra ematen zuela pentsatzen zuten garai batean- galtzeko zorian dago.

Bere larru preziatuarengatik dago, hain zuzen, desagertzeko zorian. Munduan 210 tigre zuri gelditzen direla uste da, eta gehienak zoologikoetan daude.

Asiako iparraldeko toki hotzetan bizi da, hau da, Siberian eta Txinan. Himalaia mendikatean ere badago.

Tigreen artean handiena da. Isatsarekin, 3 metro luze da. Gehienetan begi urdinak ditu.

Animalia bakartia da, baina taldeetan ere aurkitu izan dituzte





ALAZNE GOIKOETXEA

HARTZ POLARRA

Hartz polarra


Lehorreko ugaztunetan, haragijale handiena hartz polarra da. Eta nekez agertuko da handiagorik. Biologoen kalkuluen arabera, 1.100 kilotik gorako harrapari batek arazo metaboliko handiegiak izango lituzke bizi ahal izateko. Antza, orain arteko datuek baieztatu egiten dute kalkulu hori; inoiz neurtu den hartzik handiena 1.002 kilokoa zen.

Harrapari pisuagoek oso animalia handiak harrapatu beharko lituzkete, baina harrapaketa horren gastua ez luke konpentsatuko harrapatutakoak. Harrapari txikietan ez da hori gertatzen.

Oro har, hogei bat kilotik beherakoak animalia txikiak janda bizi daitezke, baina, muga horretatik gorakoek beren neurriko harrapakinak edo handiagoak behar dituzte. Zenbat eta harrapari handiagoak izan, orduan eta harrapakin handiagoak behar dituzte. Baina horrek muga bat du: energiaren muga. Ehizan gastatutako energia baino gehiago berreskuratu behar da harrapatutakoa janda. Biologoen esanean, tona batetik gorako harrapariek nekez lortzen dute hori.



ALAZNE GOIKOETXEA
 

viernes, 23 de marzo de 2012

DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAUDEN ANIMALIAK

Betidanik, eboluzioaren legeak horretara bultzatzen duelako, klima-aldaketak direla medio edo kataklismoen ondorioz desagertu izan dira espezieak. Baina XIX. mendearen amaieratik, zuzeneko edo zeharkako eraginak tarteko, eboluzioaren legeak hankaz gora jarri dituen gizakia da animaliak desagertzearen eragile nagusia.


TALDEKO LANA