viernes, 8 de junio de 2012

miércoles, 23 de mayo de 2012

SARRERA:BASERRIKO ANIMALIAK

Orain basrriko animaliei buruz hitz egingo dizuegu,hauek oso garrantzitsuk dira eta.
zehatz mehatz esanda; ahuntzari,behiari,ardiari eta oiloari buruz. Espero dugu gustatzea.

BEHIA

Behia (emea) eta Zezena (arra) bobidoen familiako ugaztun belarjale ungulatua da (Bos taurus), aspaldi etxekotua. Euren balio ekonomikoa dela-eta ustiatzen da, bereziki honakoak ateratzen direlarik:
  • Haragia
  • Esnea
  • Larrua
  • Zama animalia gisa.
Euskal Herrian ardi eta txerriekin batera abererik erabilienak dira. Herri batzuetan, India, adibidez, animalia sakratuak dira. Munduan gaur egun 1.300.000.000 behi daudela estimatzen da.
Carolus Linnaeus izan zen espezie izendatzen lehena eta hiru espezie ezberdin identifikatu zituen: Bos taurus, Bos primigenius eta Bos indicus. Gaur egun bigarrena desagertua dago eta orokorrean batu egin dira espezie trinomial bakar batean: Bos primigenius taurus izenekoa.


AHUNTZ ASPIGORRIA




Ahuntz azpigorria Euskal Herriko bertako ahuntz arraza bat da. Ahuntzen arraza talde hau Piriniar ahuntzen familiakoa da, eta baita, nahiz eta neurri txikiagoan izan, Guadarramako ahuntz arrazaren familiakoa ere. Arraza hau Pirinioetakoa den ahuntzen mota bat da, eta bertako ahuntzainek aspalditik zaindu izan dute. Dena den ahunzt azpigorriak Pirinioetako bere senidekin berezko berezitasunak dauzka, hala nola tamainaz txikiagoa izatea, ilaiaren kolorea eta abarrekoak. Zenbait adituentzat ordea azpigorria ez da arraza bat eta Pirinioetako ahuntz arrazan sartzen dute zuzen.
Gizakiek erabiltzen ditu, besteak beste, esnea eta gazta egiteko.

EGILEA:ALAZNE

ARDIA

Ardia, (Ovis aries) etxekotu eta eskuratu izanaren ondorioz, bere generoko espezierik ugariena da.
Ardiaren erabileren artean lau daude bereziki garrantzitsuak:
  1. Artilea: hau izan zen lehenengo erabilera etxekotzearen ondoren. Ardiaren ilearekin artilea egin eta jantzigintzan erabiltzen da.
  2. Esnea: Euskal Herrian oso erabilia ardi gazta egiteko. Ardi Latxaren esneaz Idiazabal gazta egiten da. Erronkariko gazta eta Iparraldeko gasnak ere ezagunak dira.
  3. Haragia: bereziki arkumeak erabiltzen dira haien haragia xamurragoa delako.
  4. Larrua: ardien larruarekin jantziak egiteaz gain, botak ere egiten dira.
Ardiaren erabilera ekonomikoaren ondorioz, eta Nazio Batuen Janari eta Nekazaritza (FAO) zerbitzuak emandako datuen arabera, 2003an 1.073.000.000 ardi zeuden munduan. Haietatik 143.800.000 ale Txinan eta 99.500.000 Australian. Europar Batasunak 106.600.000 ardi zituen txosten hari kasu eginez gero.
Ardiaren etxekotzea Ovis orientalis espezietik etorri omen zen. Hura Turkia eta Irango mendietan bizi da. Hainbat aztarna aurkitu dira Iraken K.a. 9.000. urtekoak eta haiei ADN analisia eginda gaur egungo ardien antzekoak zirela ondorioztatu dute.
Euskal Herrian artzaintza indar handiko aktibitatea izan da. Haren lekuko bertan mantendu diren bertako ardien arraza ugari.

Nerea Sarriugarte